Blog honetan ingurumena eta natura nola landu hezkuntzan azalduko dut.

jueves, 11 de diciembre de 2014

Natura zaintzen


Hona hemen natura zaintzeko egin ahal diren hainbat kontu, guztiok egin ahal ditugunak eta esfortsu handirik eskatzen ez dituztenak. Oso garrantzitsua da aholku hauek Lehen Hezkuntzan ematea, umeek txikitatik ohitura onak hartu ditzaten. Ura egunero erabiltzen dugu, beraz, kontzienteak izan behar gara erabiltzerako orduan eta ez beharreko gastua saihestu.


URA AURREZTEN
  • Tantak isurtzen dituzten iturriak lehenbailehen konpondu.
  • Ez bota garbitzeko produkturik  edo oliorik hustubidetik.
  • Dutxa batek bainu bat baino 4  bider gutxiago kontzumitzen du, beraz saiatu ahalik eta gutxiren bainatzen.
  • Itxi iturria hortzak garbitzen dituzun bitartean.

   


(Irudietan klikatuz gero nondik hartuta dauden ikusi daiteke)



Ikasgelan gaia lantzeko, nire proposamena honako hau da: ikasleek muralak egin ditzaten gaiari buruz ikasitakoa plasmatuz, modu bisual batean, hau da, muralak ahalik eta deigarrienak izan ditzaten igorleen arreta erakartzeko. Beste aukera bat izan daiteke, umeek antzerki txiki bat egitea, jarrera txarrak errepresentatuz eta jarrera horiek nola hobetu ahal diren antzeztuz.
http://www.aiaraldea.com/albisteak/ura%20aurreztu.


KONTSUMO ARDURATSUA EGIN DEZAGUN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario